Hemen zaude / Inicio

Bakelan

Bakerako eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzaren ataria eskola, aisialdi talde eta familietatik, elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza modu koordinatu eta koherentean lantzeko.

bakelan-21-11-2011 12.12.38.jpg

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

Hileko liburua

Hilabete honetan gomendatzen dizugu...

a jugar-12-04-2012 17.05.31.jpg

Brown, S. (2009). ¡A jugar! La forma más efectiva de desarrollar el cerebro, enriquecer la imaginación y alegar el alma. Barcelona: URANO

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

JOLAldatuz! 2016

Jolas lehiakorrak lankidetza-jolas bihurtuz

Trukeme osatzen dugun pertsonek elkarteak, erakundeak, ikastetxeak eta herritarrak animatzen ditugu maiatzaren 28an “Jolasaren Nazioarteko Eguna” ospa dezaten.

Aurten, Trukemen, jolas lehiakorrak eta lankidetza-jolasak definitzen duten ezaugarrien inguruan gogoeta egiteko kanpainan zentratzea erabaki dugu.

Sánchez, M.-k adierazten duen moduan: "lehia-izaerako egituretan, guztiek lortu ezin dituzten helburuak lortzeko ahalegina egiten dute parte-hartzaileek, eta horrek elkarreragin negatiboak eragiten ditu. Hau da ondorioa: “Zure arrakastak kaltetzen nau; zure porrota onura da niretzat”. Izaera lehiakorreko egituretan, parte-hartzaile bakoitzak besteen aldi berean lortzen ditu helburuak. Hori dela eta, interdependentzia positiboa sustatzen da parte-hartzaile guztien lorpenen artean. Kasu honetan, pertsona bakoitzak, guztiaren (talde baten) zati garrantzitsu sentituz, honako hau pentsa dezake: Zure arrakasta nire arrakasta da eta nire porrota zure porrota ere bada”. 

Aurretik aipatu dugun guztiarengatik, honako hau prestatu dugu: JOLAldatuz Jolas-kanpaina: jolas lehiakorrak lankidetza-jolas bihurtuz”. Kanpaina honen helburua populazioa jolas tradizionalek duten lehiakortasun-karga handiaren inguruko gogoeta egiteko beharraz jabearazi eta kontzientziatzea da, eta horrela, pertsonen arteko aldeei eta berdintasun-harremanei dagokienez, lankidetza-jokaeren eta jarreren garapenean laguntzea.

Trukemek egun horretako ospakizunarekin bat egitera gonbidatzen zaituzte. Horretarako, proposamen bat duzue jarraian

Guk jolastuz eta jolas lehiakorrak lankidetza-jolas bihurtuz ospatuko dugu hainbat ikastetxe eta elkarterekin:

-      La Inmaculada ikastetxeko lau taldeekin.  

-      Hezkuntza ez formaleko taldeekin.

149039_592657677413483_600289557_n-21-02-2017 17.05.45.jpg

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

OLGETAN GOGOTSU kanpaina

Maiatzak 28an, Jolasaren Nazioarteko eguna, "OLGETAN GOGOTSU" kanpaina abiatuko da. Aurten, konpainiaren gaia gogotsu jolastuz, gozatzea da; kanpainaren xedea, berriz, jolasak duen hezkuntza-potentziala azpimarratzea.

Jarraian, kanpainan parte hartzeko moduak proposatuko dizkizuegu:

  1.  Kanpaina hedatuz: zuen webguneetan, sare sozialetan, zuen kontaktuen artean…
  2.  Kanpainan aktiboki parte hartuz: 

-        Maiatzaren 31n, 11:00etan. La Canilla-ren paseoan, Portugalete. “Olgetan gogotsu, kalean”.

-        Ekainaren 5ean, 17:30ean. Indautxu plazan (Bilbo). “Olgetan gogotsu, kalean”.

-        Ekainaren 19an, 18:00etan. ZAWP-en. Bilbo. “Jolas laborategia”.

Kanpainari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero: www.otrojuegoesposible.org maiatzaren 28tik aurrera.

 

Zuen zain egongo gara! 

trukeme_eusk.pdf (331,32 kb)

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Trukemek uste du jolasean aritzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan jasota egon beharko lukeela, bizitzako etapa guztietako oinarrizko eskubide gisa, eta ez bakarrik haurtzarokoa (azken hori dagoeneko jasota dago, Haurraren Eskubideen Hitzarmenaren 31. Artikuluan). Eta zuk, zer uste duzu?

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

2013ko Gabonak

Gabonetan, oparitu jolas kooperatiboak!

Trukemek proposamenak ditu! Ezagutu gure jolas-katalogoa 

Jolas kooperatiboak proposamenak dira, eta jolasetako adierazpen biolentoak murriztea daukate helburu. Horretarako, sentsibilizazioa, lankidetza, komunikazioa, errespetua eta elkartasuna bultzatzen dituzte. Horrez gain, oso egokiak dira, gainerakoekiko harremanak ezartzeko. Guztien partaidetza lortu nahi dutenez, banan-banako helburuei barik xede kolektiboei ematen diete lehentasuna. Pertsonak beste batzuekin jolasten dira eta, ez, gainerakoen kontra. Erronkei eta oztopoei aurre egiteko jolasten dira eta, ez beste pertsona batzuen gainetik geratzeko.

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, GAUR, Nontzeberri Kultura Sarearen laguntzarekin, ipuin batzuk zozketatuko ditugu. Horretarako, ondoko galderari erantzun behar diozue:

Josebak dio: " Trukeme, India Iparraldeko herri bat da" . Baina...nola da herri horren izena?

ZER DA TRUKEME?

Bidal iezaguzu zure erantzuna trukeme@bakeola.org helbidera zure izen eta abizenekin. Asteon irabazlearen izena iragarriko dugu.

EUSKARAZ JOLASTU NAHI DUGU, ETA ZUK?

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

Urtarrikal 30: Ezbiolentzia eguna

Giltzarria, 2014ko Ezbiolentziaren eta Bakearen Eskola Egunaren kanpaina aurkezten dizuegu.Kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu!

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu

Kanpaina "Beste jolas bat posible da"

Maiatzaren 28an Jolasaren Nazioarteko Eguna da. Trukemen ospatu egingo dugu… zuk, berriz, zer egingo duzu?

Jolastea gozamenaren eta alaitasunaren iturri amaiezina da. Jolasa, gizarte eta kultura guztietan dagoen giza ekintza da.

JOLASAREN NAZIOARTEKO EGUNA 1998an, Ludoteken Nazioarteko Elkartearen eskutik sortutako ekimena da. Geroztik, ospakizun honetara atxikitutako herrialdeak ugari dira.

JOLASAREN NAZIOARTEKO EGUNAk gogoratzen digu jolastea haurren eskubidea dela eta guztiok jolasteko beharrezkoak diren baldintzak bermatzeko ardura daukagula.

Bere garrantzia azpimarratzeko, estatu mailan Bake Hezkuntzarako erreferente diren talde eta entitate ezberdinak bat egin dugu “Beste jolas bat posible da” kanpainarekin.

Kartela:

Ekimenak Bizkaian

 

Logoa:

Deskargatu ezazu logoa

 

Bideoa: Beste jolas bat posible da

 

Informazio gehiago: www.otrojuegoesposible.org

Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twiter hedatu